Birgaitze lanak

05Abr 2016
Txabarri 37

Ezkerraldeko udalerri honetako beheko aldeko zaharberrikuntzak aurrera jarraitzen du Txabarri-El Solen. Bertan, Sestaoko Udalak Txabarri kaleko 37. zenbakian kokatutako lau etxebizitza eta loia bat erosi ditu. Eragiketa horretan egindako inbertsioa 126.000 eurokoa izan da.

37. zenbakiko higiezinak hamar etxebizitza eta bi loia dauzka, eta, bere egitura nola dagoen kontuan hartuta, eraitsi eta berriro eraiki beharko da. Gaur egun, Sestao Berri sozietate publikoa gainerako jabeekin negoziatzen ari da, etxebizitzak eta geratzen den loia erosteko eta zaharberrikuntzarako planari jarraipena eman ahal izateko.

Gaur egun, Txabarri-El Sol Zaharberritzeko Programako lehenengo faseko obrak daude abian. Fase horretan, 25., 27., 29. eta 31. atariak zaharberrituko dira goitik behera, eta horretarako aurrekontua 3,5 milioi eurokoa izango da. Jarduketa horren bidez, 47 etxebizitza eraikiko dira. Euretatik, 33 babes ofizialeko etxebizitzak izango dira; eta gainerakoak, askeak.

Bigarren fasean, ordea, babes ofizialeko 18 etxebizitza eraikiko dira Txabarri kaleko 33. eta 35. zenbakietan; eta 9 etxebizitza aske, kale bereko 55. zenbakian. Hirugarren fasean, ostera, 37., 42. eta 57. atariak zaharberrituko dira.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies