10 urtek askotarako ematen dute. Nahikoa da atzera begiratzea Txabarri, Urbinaga, Simondrogas, Rivas eta Los Baños inguruetan Sestao Berrik aurrera eraman duen birsortze prozesua ikusteko. Duela urte batzuk industria jardueraz beteta zeuden kaleak, tximinien kea eta gure lantegietara zihoazen milaka pertsonak ikusten zituzten kaleak, gaur egun birgaitzea behar duten guneak dira. Gizartearen eta hirigintzaren ikuspegietatik. Eta, esango dut, baita ere, animoaren ikuspegitik ere bultzada garrantzitsua behar dugula.
Sestaoko Udalak ez du bakarrik egin erantzukizun horri dagokion bidea. Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin batera egin dugu, gure herriaren aldeko apustua egin duelako eta egiten jarraitzen duelako. Behar dugulako. Gure udalerriak kanpoko laguntza asko behar du, gure herriko gune hori bere garaian izan zena berreraikitzea bilatzen duten planteamendu estrategikoak behar ditu.
Sestao Berriren lana ez da eraikinen berreraikuntzara eta eraikuntzara mugatzen. Arreta berezia eskaintzen die auzokideen erkidegoekin egiten dituen gestioei, gizarte eta bizikidetza mailatan, gure herriaren behealdean. Biztanle guztiek Sestao Berrik egin duen lana ezagutzea nahiko genuke, sarri askotan lan hori ezezaguna baita. Izandako
lorpenak eta emandako pausoak irudikatu nahi dituen memoria grafiko hau prestatu dugu. Euren jarduera gizartean, auzoan eta bertako auzokideekin lanean aurrera daramaten pertsonen esfortzua ere eskertu nahi dut.
Sestaok, bere egunean Ezkerraldearen traktore ekonomiko gisa izan zenaren parte bat berreskuratzeko aukera izatea merezi du, eta gure behealdeak distira izan behar du berriro ere. Hori dela eta, Sestao Berrik askoz ere urte gehiago betetzea nahi dut. Eta hamarkada bakoitza gero eta ilusio handiagoz ospatzea, gero eta lorpen gehiago ospatuz.
Josu Bergara
Sestaoko alkatea – Sestao Berriko presidenteordea