Castellano  |  Euskara    
 
Gutunak
               
 
 
   


SESTAO BERRI 2010 S.A. erdibana dute partaidetua Sestaoko Udalak eta Etxebizitza Herri Lan eta Garraio Saila. 2005eko uztailaren 11n eratu zen, Sestaoko udalerriaren gizartea eta hirigintza biziberritze aldera. Sozietateak "Ekintzak Bateratzen" izeneko Plan Zuzentzaileak ezarritakoari begiratzen dio: plana 2004ko apirilean onartu zen, eta erakunde guztiek bat egiten dute horren alde.

SESTAO BERRI 2010 sozietateak bere egiten ditu printzipio hauek, Kalitate eta Laneko Segurtasun eta Osasun Politikan zehazturik dituenak:

- Erabateko kalitatea lortzea, etengabeko hobekuntza Prozesu Orokorrari eta azpiprozesuei aplikatuz, bezeroen itxaropenak betetzea bermatzeko ematen diren zerbitzu guztietan, honako postulatu hauek oinarri harturik:

* Bezeroa asebetetzea, berak eskatzen duena eta hitzeman zaizkion epeak betez, betiereko helburu du SESTAO     BERRI 2010 sozietateak.

* Enplegatuei zerbitzurako bokazioa barneraraztea, behar den eraginkortasunaz joka dezaten, eta ematen den    zerbitzu profesionala goi mailako kalitateduna izan dadin, bezeroarentzat atsegina eta haren beharrizanen    neurrikoa.

-Osasun kalteei eta narriatzeari aurre egitea oinarri nagusia da SESTAO BERRI 2010 sozietatearen jardunean. Hala, prozesuak  eta eragiketa seguruak izatea lortu nahi da, hala sozietateko kideentzat, nola laguntzaileentzat eta bezeroentzat, zein gizarte  osoarentzat.

- Zuzendaritzak hartua du behar diren giza baliabideak eta bitartekoak emateko konpromisoa, langileen prestakuntza kalitatearekin, segurtasunarekin eta lan osasunarekin bat datorrela bermatzeko. Prestakuntza horrek, gainera, langileen inplikazioa erraztu behar du, helburuei begira ezarritako prozedurak eta jarraibideak interpretatzeko eta betetzeko orduan.

- Sestao Berri 2010 sozietatearen jarduerak garatzeko, lehentasunezkotzat jotzen da arauzko baldintzak eta legeria betetzea segurtasunari eta lan osasunari dagokionez, baita erakundeak bere egiten duen betekizun oro ere.

- Zuzendaritzak urtez urteko helburuak ezartzen ditu, hala kalitateari begira nola laneko segurtasun eta osasunari begira. Horien jarraipena berariazko adierazleen bitartez egiten da.


Politika bateratu hau SESTAO BERRI 2010, S.A. sozietatearen jarduera eta zerbitzu guztietan ezarriko da, ohiko jardunean baita larrialdietan ere.



Luis Carlos Delgado Ortiz
Zuzendari kudeatzailea
SESTAO BERRI 2010 S.A.
2008ko abendua



     Kalitate politika bateratua   ||   Lege oharra   ||   © Sestao Berri 2010 S.A.