|
Lege ohar honek (aurrerantzean, "lege oharra") http://www.sestaoberri2010.com
(aurrerantzean, "web gunea") internet atariaren erabilera
arautzen du. Sestao Berri 2010 sozietatea da Web gunearen jabea
eta egoitza Hiru kontzejuen plazan du, 1 zk.ko behean (sarbidea:
Txabarri 16), 48910 Sestao (Bizkaia). Merkataritza Erregistroan
erroldatuta dago eta NFZ A 95378014 du.
Legeria
Arau orokor gisa, espainiar arauen eta jurisdikzioen menpe daude
Sestao Berri 2010 sozietatearen eta bezeroen arteko harremanak,
sozietatearen interneteko zerbitzu telematikoak erabiltzean sortutakoak.
Alderdiek berariaz egiten diote uko kasuan kasuko foruari, eta Vitoria-Gasteizko
epaitegien menpe lotzen dira beren beregi, kontratu baldintza hauek
ulertzean edota baliatzean sor litekeen edozein auzi ebazte aldera.
Edukia eta erabilera
Erabiltzaileak badaki eta onartu egiten du web gunera sartzeak ez
dakarrela inolako merkataritza harremanik Sestao Berri 2010 sozietatearekin.
Web gunearen jabeak ez du zertan bat etorririk web guneko laguntzaileen
iritziekin. Enpresak egoki jotzen duen edozein aldaketa egin dezake
web gunean, aldez aurretik oharrik eman gabe, horretarako eskubidea
bere egiten baitu. Hartara, bere esku dago aldatzea, kentzea edo
gehitzea web guneko edukiak eta zerbitzuak baita horiek guztiak
agertzeko nahiz zerbitzarietan kokatzeko modua ere.
Jabetza intelektuala eta industria-jabetza
Sestao Berri 2010 sozietatearenak dira jabetza intelektualaren gaineko
eskubideak web orrien edukiari, diseinu grafikoari eta kodeei dagokienez.
Hortaz, debekatuta dago horiek erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean
komunikatzea, aldatzea, edota edukiekin egin daitekeen edozein jarduera,
iturriak aipatuta ere, salbu eta Sestao Berri 2010 sozietateak horretarako
adostasuna idatziz ematen badu. Enpresaren web orrietan agertzen
diren merkataritza-izen, marka edo ikurrak euren jabeen jabetzapekoak
dira eta legeak babestuta daude.
Estekak (links)
Sestao Berri 2010 sozietatearen web guneko estekak informazioa emateko
baino ez dira. Beraz, ez da inolako iradokizunik, gonbidapenik edo
gomendiorik ematen horien gainean.
Datuen isilpekotasuna eta babesa
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, Izaera Pertsonaleko Datuak
Babesteari buruzkoa betetzearren, Sestao Berri 2010 sozietateak
jakinarazten dio erabiltzaileari baduela fitxategi automatizatu
bat izaera pertsonaleko datuak biltzen dituena, sozietateak berak
eta berarentzat sortua. Fitxategi horren xedea erabiltzailearekiko
harremanak egitea eta kudeatzea da, baita informazio zereginak ere.
Baldintza orokor hauek onartutakoan, Sestao Berri 2010 sozietateak
datu jakin batzuk eskatuko dizkio erabiltzaileari, zerbitzua emateko
ezinbestekoak baitira datuok.
Fitxetegien eta formularioen erregistroa
Nahitaez bete behar da erregistratzeko formularioa, web guneko hainbat
zerbitzu eskatu eta erabili ahal izateko. Eskatutako datu pertsonalak
ematen ez badira, edota datuak babesteko politika hau onartzen ez
bada, ez da izango harpidetzerik, erregistratzerik edo parte hartzerik
inolako sustapenetan, horietarako izaera pertsonaleko daturik eskatzen
baldin bada.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, Izaera Pertsonaleko Datuak
Babesteari buruzkoak ezarritakoarekin bat, jakinarazten dizugu erabiltzaile
gisa erregistratuz gero emango dituzun datuak fitxategi batean sartuko
direla. Fitxategiaren jabea Sestao Berri 2010 sozietatea da (NFZ:
A-95378014); egoitza Hiru Kontzejuen plazan du, 3 zk.ko behean (sarbidea:
Txabarri 16), Sestaon (Bizkaia), posta kodea 48910 dela. Ekainaren
11ko 994/1999 Errege Dekretuan xedatutako segurtasun neurriak ezarrita
daude.
Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna
Erabiltzailea bera da erantzule bakarra ematen dituen datuen egiazkotasuna
eta zuzentasuna direla eta; beraz, horren gainean ez dago Sestao
Berri 2010 sozietateari inolako erantzukizunik egozterik. Erabiltzaileak
berak hartzen du bere gain emandako datuen zehaztasun, balio eta
egiazkotasunaren erantzukizuna, berak bermatu behar batitu datuok,
eta behar bezala eguneratzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak
onartu egiten du informazioa osorik eta zuzen eman behar duela erregistratzeko
edo harpidetzeko formularioan. Sestao Berri 2010 sozietateak ez
du erantzukizunik hartzen sozietateak berak atondu ez dituen informazioen
egiazkotasunaz, ezta aipatutako beste iturri batek emandakoetan.
Horregatik, ez du erantzukizunik hartzen informazio horiek erabiltzeagatik
kalte-galerarik sortzen bada. Sestao Berri 2010 sozietateak bere
esku dauka web guneko informazioa eguneratzea, aldatzea edo kentzea,
baita informazioa eskuratzeko baimena mugatzea edo ez ematea ere.
Sestao Berri 2010 sozietateak emandako informazioak okerrik, akatsik
edo hutsunerik izateagatik erabiltzaileak kalte-galerarik jasaten
badu, ezin zaio erantzukizunik egotzi Sestao Berri 2010 sozietateari
informazioa beste iturri batetik badator.
Cookie-ak
www.sestaoberri2010.com web guneak ez du cookie-rik erabiltzen.
Horrelakoak informaziorako fitxategi fisikoak dira eta erabiltzailearen
ordenagailuan bertan gordetzen dira, erabiltzailearen nabigazioa
errazagoa izan dadin atarian. Hala ere, erabiltzaileak berak badu
nabigatzailearen ezarpenak aldatzea, horrelako fitxategien instalazioa
oztopatzeko.
Helburuak
Sestao Berri 2010 sozietateak helburu hauek ditu: erabiltzailearekiko
harremanak izatea eta kudeatzea, baita informazio zereginak ere.
Adingabeak
Adingabeei berariazko zerbitzurik eskainiko bagenie, Sestao Berri
2010 sozietateak gurasoen edo tutoreen adostasuna eskatuko luke,
datu pertsonalik eskatu beharko balitz edota datuok automatizaturik
tratatu beharko balira.
Datuak hirugarrenei lagatzea
Sestao Berri 2010 sozietateak ez die hirugarrenei erabiltzaileen
daturik lagako.
Datuak eskuratu, zuzendu, ezereztu eta horien aurka egiteko eskubideak
Komunikazioak bidaltzeko edo datuak eskuratu, zuzendu, ezereztu
eta horien aurka egiteko eskubideak baliatzeko, posta elektronikoa
erabil daiteke (info@sestaoberri2010.com) edota posta arrunta ere:
Sestao Berri 2010 S.A., Erref.: LOPD, Hiru Kontzejuen plaza 1, behea
(sarbidea: Txabarri 16), 48910 Sestao, Bizkaia.
Eskubide horiek egikaritzeko, beharrezkoa duzu nortasuna Sestao
Berri 2010 sozietatean egiaztatzea, hala agintzen baitu Datuak Babesteko
Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioak. Horretarako bidal
daitezke Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia edo zuzenbidean baliozkoa
den beste agiriren bat ere. Nolanahi ere, erregistroko datuak aldatu
edo zuzendu nahi badituzu, web gunean bertan egin dezakezu, aldez
aurretik zure erabiltzaile izena eta pasahitza idatzita.
Segurtasun neurriak
Datuak babesteko legeak eskatutako segurtasun mailak ezarrita ditu
Sestao Berri 2010 sozietateak. Hala ere, bestelako neurri gehigarriak
ere ezartzen saiatzen da, eskuragarri baldin baditu, Sestao Berri
2010 sozietateari emandako datuak ez daitezen galdu, oker erabili,
baimenik gabe eskuratu edo aldatu, ezta lapurtu ere.
Kalte edo galerarik bada, Sestao Berri 2010 sozietateak ez du erantzukizunik
hartuko, baldin eta berari ez badagozkio kalte-galerak eragin dituzten
arrazoiak, hala nola, interferentziak, ez-emateak, etenak, birus
informatikoak, matxura telefonikoak, deskonexioak sistema elektronikoaren
funtzionamendu operatiboan, atzerapenak edo blokeoak egungo sistema
elektronikoan -telefono-lineetan edo Datuen Prozesu Zentroan, internet
sisteman edo bestelako sistema elektronikoetan gertatutako hutsegiteen
edo gainkargen ondorioz sortu badira- edo Sestao Berri 2010 sozietatearen
kontrolpetik kanpoko hirugarrenen legez kontrako esku-hartzeak.
Hala eta guztiz ere, erabiltzaileak kontuan hartu behar du Interneteko
segurtasun neurriak ez direla menderaezinak.
Onarpena eta adostasuna
Erabiltzaileak adierazten du datu pertsonalak babesteko baldintzen
berri jaso duela, eta onartu egiten duela, ados baitago, datuon
tratamendu automatizatua Sestao Berri 2010 sozietatearen aldetik,
Datu Pertsonalak Babesteko Politika honetan jasotako eran eta helburuetarako
egiten bada. Atariko zerbitzu jakin batzuek baldintza bereziak izan
ditzakete, datu pertsonalak babesteko berariazko neurriekin.
|