Castellano  |  Euskara    
 
Gutunak
               
 
 
   

Sestao Berri sozietate partaidetua da, %50a Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku eta %50a Sestaoko Udalaren esku.

2005eko maiatzean izenpetu zuten lankidetza hitzarmena Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila.

Hitzarmen horren barruan txertatzen da Sestao Berri 2010 sozietatearen eraketa, Sestaoko TXABARRI, URBINAGA, SIMONDROGAS, RIVAS eta LOS BAÑOS guneen hiri- eta gizarte- biziberritzerako kudeaketa tresna gisa, eta horretaz gain, erakunde horien arteko beste konpromiso batzuk ere biltzen dira hitzarmenean.

Sestao Berri 2010 berebiziko tresna izateko xedearekin sortzen da, alde batetik, hiri- eta gizarte-biziberritzea egituratzeko eta, bestetik, eraikinen zein auzokide taldeen birgaitzea bultzatzeko, hirigintzaren aldetik eta gizartearen zein elkarbizitzaren ikuspuntutik, hurrenez hurren.

Gaur egun, Sestao Berri 2010 S.A. hiru prozesu garatzen ari da aldi berean, TXABARRI, URBINAGA, SIMONDROGAS, RIVAS eta LOS BAÑOS auzoen hiri- eta gizarte- biziberritzea lortze aldera.

- Etxebizitza berriak emateko kudeaketa
- Eraikinak birgaitzeko kudeaketa
- Alokairuen kudeaketa



     Kalitate politika bateratua   ||   Lege oharra   ||   © Sestao Berri 2010 S.A.